Lehentasunezko parte hartzeak dituztenak, kalean
Lehentasunezko parte hartzeak dituzten milaka pertsonak manifestazioa egin dute Santiagoko kaleetan (Galizia). Bankuek iruzur egin zietela salatu dute. Galizian, guztira, 73.000 lagunek dituzte parte hartze horiek. Kaltetuei dirua itzultzeko lehen laudoak iragarri ditu Alberto Nuñez Feixook, Galiziako presidenteak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu