ENPRESAK

Lehia Babesteko Euskal Auzitegia sortu du Jaurlaritzak, dekretuz

«Administrazioaren egitura hierarkikotik at» egongo dela agindu du

Erredakzioa
BILBO
2005eko apirilaren 13a
00:00
Entzun
Lehia Babesteko Euskal Auzitegia sortu du Eusko Jaurlaritzak. Auzitegiaren eginkizunak eta osaketa zehazten duen dekretua onartu zuen atzo, «lehiakortasuna murriztu, oztopatu edo faltsutu dezakeen edozein jarrera saihestu guran». Kudeaketa propioa dauka erakunde jaioberriak eta «Administrazioaren egitura hierarkikotik at» egongo da, Jaurlaritzako Gobernu Batzordearen arabera.

Espainiako Gobernuak lehia babesteko bultzatu zuen legea «zentralista» dela, auzitegiek «Konstituzioaren aurkakotzat» jo dutela, eta barne merkataritza autonomia erkidegoen esku dagoela azaldu du Jaurlaritzak, dekretuaren testuingurua argitu aldera. «Madrilek gaizki egokitu ditu Bruselak merkatu librearen gorabeherak neurtzeko ezarri dituen sistemak».Gasteizko Gobernuak, beraz, auzitegi propioa jarri du martxan, batzorde independente batek epai ditzan Araba, Gipuzkoa eta Bizkaian lehiaren harira pizten diren tirabirak.Auzitegi horrek bi atal edukiko ditu: presidentetza egongo da, alde batetik, eta batzarra, bestetik. Askotariko profesionalek parte hartuko dute auzitegian: juristak eta ekonomistak, besteren artean.Zeregin ugaritan ibiliko da auzitegia: lehia askearen gaineko ebazpenak eman, merkatu ikerketak egin eta gizarte eragileen zalantzak argituko ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.