Lehortearen mahaia sortzeko eskatu du EHNEk
IRUÑEA. EHNEk jakinarazi du lehorteak 75.000 hektarea hondatu eta 15 milioiren galerak eragin dituela Nafarroa erdialdean eta hegoaldean. Horregatik, Lourdes Goikoetxea Nafarroako Landa Garapen Saileko buruari eskatu dio Nafarroan lehortearen mahaia osatzeko. Mahai hori nekazarientzako sindikatuek, ekoizleek eta administrazioak osatu beharko luketela ere adierazi du. Galerak gutxitzea luke helburu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu