Europako Kontseiluko lehendakariak prentsaurrekoan azaldu duenez, "kide bakoitzak erreforma programa bat egin beharko du, hiru urteren epean. Horretarako, bere herrialdeko giza eragile eta taldeekin hitz egin beharko du, eta gero, bertako legebiltzarrean aurkeztu". Horretaz gain, komunitate plan bat ere egongo da, Europa mailan egin beharreko aldaketak egiteko.
Azken helburua, "ekonomiaren hazkundea bizkortzea" dela jakinarazi du Junckerrek.
Europako batasuneko goi bilera
Lisboako Agenda berrikustea erabaki dute EBko agintariek
EB Europako Batasuneko agintariek Lisboako Agenda berrikustea erabaki dute gaur. 2010ean munduko ekonomia lehiakorrena izateko erronka bota zion EBk bere buruari, Lisboan, orain bost urte. Erronka galtzen ari dira ordea, eta han hitzartutako Agenda berrikustea erabaki dute gaur. Europako Kontseiluko lehendakari Jean Claude Junckerrek azaldu duenez, estatu kide bakoitzak erreforma programa bat egin beharko du, hiru urterako, eta komunitate plan bat ere egongo da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu