ekonomia

Loiuko aireportuan prezio apaleko aparkaleku bat irekiko dute martxoaren 5ean

%40ko deskontuak lor ditzakete zerbitzuaren erabiltzaileek, eta 24 ordu lehenago erreserba egitea beharrezkoa da.

2012ko otsailaren 24a
09:03
Entzun

Loiuko aireportuak (Bizkaia) prezio apaleko aparkaleku bat izango du martxoaren 5etik aurrera. Easypark Bilbao enpresa da arduraduna, eta %40ko deskontuak eskaintzen dituela iragarri du.

Zerbitzua eskuratzeko, 24 ordu lehenago erreserba egitea beharrezkoa da, eta Easypark enpresako langile batek itxarongo du erabiltzailea Irteeren gunean.

Prezioari dagokionez, egun batek 14 euroko kostua du, 20 eurokoa bi egunek, 30 eurokoa hiru egunek eta 40 eurokoa lau egunek. Bosgarren egunetik aurrera, 8 euro ordaindu beharko dira eguneko. Zazpi egunez autoa uzteak 64 euroko kostua izango du, eta 21. egunetik aurrera, eguneko bost euro ordaindu beharko dira.

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.