Lopez: «BBK-Kutxa fusioa EAJren operazioa da
bilbo Patxi Lopez PSE-EEko idazkari nagusiak atzo Punto Radio irratian ziurtatu zuenez, BBK eta Kutxa elkartzea «EAJren operazioa» da, hartara kutxa berriaren kontrola ziurtatuko lukeelako. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako kutxa publikoenbat egitearen alde dagoela esan arren, Lopezek berretsi zuen ez dutela bultzatuko Eusko Jaurlaritzak herri galdeketa egiteko asmoa daukan bitartean .
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu