Lopez: «ELAk eta LABek ez dute geratuko mahaia»
GASTEIZ. ELA eta LAB kontra egon arren, elkarrizketa sozialaren mahaia egin egingo dela eta erabakiak indarrean jarriko direla ohartarazi du Patxi Lopezek. Jaurlaritzako lehendakariaren arabera, sindikatu horiek «langileen interesak defendatzen ez dituen gehiengo soziala» bilakatu dira. SEAko batzarraren osteko bazkarian, lanpostuei eusteko ahalegina eskatu die Arabako enpresaburuei.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu