Loterien pribatizazioa atzeratu du Espainiak
MADRIL. Ezustean, Loterias y Apuestas del Estado enpresaren burtsaratzea atzeratzea erabaki zuen herenegun iluntzean Espainiako Gobernuak. Enpresaren %30 pribatizatzea zen asmoa,baina gobernuak jakinarazi duenez, gaur egun ez litzateke behar bezala islatuko enpresaren balioa. Pribatizazioa hasi zenean «egoera ezberdina» zela gaineratu du. 8.000 milioi euro inguru lortu nahi zituen enpresaren %30 burtsaratuta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu