PETROLIOA

LPEEk 2 milioi upeletan handitu du petrolio ekoizpen kuota ofiziala

LPEE osatzen duten estatuetako ministroek erabaki dutenez 2 milioi upeletan handituko dute petrolio ekoizpena. Dena den mesfidantzaz hartu beharra dago albiste hau, izan ere aurreko kuota ofiziala 23,5 milioi upelekoa baldin bazen ere ekoizpen kuota errela 25,8 milioi upeletara iristen zen, gaur onartu den kuota ofiziala baino gehiago.

2004ko ekainaren 3a
18:09
Entzun
Adituen ustez keinu honekin Al Kaidak Saudi Arabian eginiko erasoen ostean LPEEk lasaitasuna itzuli nahi izan du merkatura, era berean petrolio ekoizleen elkarteak upelaren prezioaren igoeraren alde ez daudela ulertarazi nhi izan dute.

Halere mesfidanza nagusi da, izan ere kuota ofiziala eta ekoizpen erreala ez da tasa berdina. Erabaki hau hartu aurretik ekoizpen erreala gaur onetsiriko kuota ofiziala baino handiagoa zelako.

Datuak

Aurreko kuota ofiziala: 23,5 milioi upel.

Kuota ofizial berria: 25,5 milioi upel.

Gaur egungo ekoizpen erreala: 25,8 milioi upel.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.