petrolioa
LPEEk gehiago ekoiztea erabaki du, prezio marka guztiak hautsita
LPEE Lurralde Petrolio Esportatzaileen Erakundeak orain arteko marka guztiak hautsi ditu. Upelak orain arte izandako preziorik altuena (50 dolar) gainditu zuen atzo, eta 50,21 dolarretan gelditu zen. LPEEko kideek gaur egin dute bilera, Iranen, eta petrolio gehiago ekoiztea erabaki dute.
Egunean 500.000 upel gehiago ekoiztea erabaki dute, eta horrela, 27,5 milioi upel ekoiziko dituzte egunean. Gainera, neurri hori hartuta-ere presioak ez badira jaisten, beste 500.000 barril gehiago ekoiziko dituztela iragarri dute. Bigarren gehitze hori egin edo ez LPEEko lehendakariak erabakiko du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu