LPEEk petrolio ekoizpena murriztea erabakiko du
Oran Lurralde Petrolio-Esportatzaileen Erakundeak (LPEE) bi milioi upel gutxiago ekoiztuko ditu egunero. Gaur hartuko du erabakia, Oranen (Aljeria) egingo duen bileran.Helburua da eskaintza eskarira egokitu eta petrolioaren prezioa igotzea. Ez dute zehaztu LPEEko herrialdeek bakarrik edo beste batzuen laguntzaz (Errusia, adibidez) murriztuko duten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu