Ekonomia

LPEEko petrolio upela ehun dolarretik behera sei hilabete eta gero

Uztailaren hasieran 140,73an zegoen. Lurralde Petrolio-Esportatzaileen Erakundeko kideak Vienan bildu dira egoera aztertzeko.

2008ko irailaren 10a
13:20
Entzun
LPEE Lurralde Petrolio-Esportatzaileen Erakundeko upela ehun dolarretik beherako prezioan jarri da gaur, azkeneko sei hilabeteetan ez bezala. Hain zuzen, 98,40 dolarretan saldu dute ale bakoitza. Uztailaren hasieran 140,73an zegoen.

LPEEko ministroak Vienan bilduta daude gaur, merkatuaren gorabeherak aztertzeko. Prezioak gehiago ez jaisteko ekoizpena gutxitu behar al duten aztertzen ari dira, ala oraingo salneurriak egokiagoak ote diren petrolio kontsumoa ez gutxitzeko.

Brent upela (Europako erreferentzia) ere ehun dolarretik jaitsi berri da, azkeneko bost hilabeteetan hortik gora egon ostean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.