Patxi Lopez Eusko Jaurlaritzako lehendakaria Luiz Inazio da Silva Lula Brasilgo presidentearekin bildu da gaur Brasilia hiriburuan, Planalto jauregian -Euskal Herrian arratsaldeko zazpiak direla-. Bilerako bideoa, hemen.
Bidaia "ekonomikoa" ari da egiten Lopez Brasilen, eta gobernuko zenbait ministrorekin batzartzeko ere baliatuko du. Lularekin egon ondoren, esaterako, Garraio ministro Alfredo Pereira do Nascimentorekin elkartuko da. Ostegun goiza ere Brasilgo hainbat ministrorekin pasatuko du: Edison Lobao Meategi eta Energia arduradunarekin eta Miguel Joao Jorge Filho Sustapen eta Industria ministroarekin.
Astelehenean Embraer eta CIE Automotive enpresetara bisita egnin zuen Jaurlaritzako lehendakariak, eta Brasilen bizi diren euskal herritarrei harrera egin zien. Atzo CAFek Brasilen daukan lantegira bisita egin zuen, eta ondoren Brasilgo enpresaburuekin topaketa egin zuen. gaur FIESP patronalarekin jardunaldia egingo du.
Lopez lehendakari izendatu zutenetik lehendabiziko ordezkaritza zabala bidali du Jaurlaritzak nazioartera. Brasilgo irteeraren bitartez Hego Amerikako merkatu handienak euskal enpresei negozio aukerak irekiko dizkien itxaropena dute. "Nazioartera ateratzea ezinbesteko faktorea izango da ekonomiaren susperraldirako, eta lortu ditugun ongizate eta enplegu mailak luzera begira bermatzen dituzten bideetako bat da", dio lehendakariak. Urtea amaitu baino lehen AEBetara eta Txinara joango dira.
ekoNOMIA
Lularekin bildu da Lopez
Brasilgo presidentea eta Eusko Jaurlaritzakoa arratsaldean batu dira, Brasilian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu