Madrilek huts egin du zorra saltzeko ahaleginean
Madrilgo gobernu autonomikoak 710 milioiko zorra saldu nahi zuen merkatuan, 2020ra arteko epearekin eta %7,8ko interesarekin. Ez du eroslerik lortu, ordea, eta operazioa atzeratu du, «merkatuko baldintzak hobetu arte». Konpromisoak ordaintzeko arazorik ez duela argitu nahi izan du gobernuak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu