Arrantza

Madrilek sardinaren arrantza itxi du

Arrain mota horren kuota agortu dela dio, eta Bidasotik Finisterrera doan itsas eremuan sardina arrantzatzea debekatu du.

Sardinak, A Coruñako arrandegi batean. CABALAR, EFE
xabier martin
2014ko irailaren 19a
15:12
Entzun

Hegaluzearekin arazo ugari izan eta gero —Bizkaiko golkoan gutxi sartu delako—, Espainiako Gobernuak euskal arrantzaleak aztoratu zituen, irailean berriro antxoaren kostera zabalduz —arrantzale galiziarren eskaera aintzat hartuta—. Ontzi batzuk, hegaluzea utzi, eta antxoatara abiatu ziren, nahiz eta Madrilen erabakiarekin ados egon ez. Baina sardina topatu zuten aurrena, eta antxoa ez baina sardina arrantzatu zuten azkenean. Eta orain, berriz, sardina bukatu da; ez itsasoan ez delako, Madrilen arabera, kuota amaitu delako baizik.

2014. urtea irregularra izango da oso euskal arrantzaleentzat. Gehienak hegaluzeetara joan dira, nahiz eta hura urruti egon, oraindik zehaztu ez dituzten arazoak direla medio, arrain mota hori Bizkaiko golkotik urrun dagoelako aurten. Espainiako Gobernuak askoren harrigarri antxoaren kostera berriro zabaldu ondoren (3.000 tonako mugarekin), zalantzak sortu dira han eta hemen. Itxura batean, batzuk badira antxoetara joan direnak, baina emaitzarik gabe. Sardinak salbatu du orain arte haien saio antzua, baina aurrerantzean horrek ez du balioko, debekua indarrean sartuko baita gauerdian.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.