industria

Madrilen “politika kaltegarriak” euskal sare industriala “arriskuan jartzen” duela salatu du LABek

Naval ontziolak eta Babcock enpresek egun bizi duten egoerak eta Espainiatik bultzatzen diren “politika kaltegarriak” Euskal Herriko industria arriskuan jartzen ari direla uste du LABek. Hori dela eta, euskal enpresen egoera larriari begira neurri “argiak eta sakonak” hartzeko eskatu du euskal sindikatuak.

2004ko abuztuaren 4a
16:36
Entzun
LABek adierazi duenaren arabera, Naval eta Babcock Borsig lantegiek aurrera egiteko dituzten arazoak eta Espainiak bultzatutako politikek jartzen dituzten trabak, euskal ekonomiaren kalterako besterik ezdirela ohartarazi du LABek.

Era horretan, lantegi horien eta orokorrean, euskal industria suspertzeko neurri eta erantzun “argiak eta sakonak” hartzeko eskatu du sindikatuak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.