Ekonomia

Maiatza, 1999tik izandako maiatzik onena, enpresa sorrerari dagokionean

Confebaskek dio errotzen ari dela azken hilabeteotako hobekuntza joera.

Berria.info
2014ko ekainaren 10a
15:03
Entzun

Krisia hasi zenetik enpresen %11 galdu dira Araba, Bizkai eta Gipuzkoan, 7.164 hain zuzen. Maiatzean ere, iaz baino 103 konpainia gutxiago zenbatu ditu Gizarte Segurantzak. Alabaina, azken hilabeteotako joera ikusita, baikor da Confebask. Urte hasieran baino 799 enpresa gehiago daude, eta bereziki ona izan da maiatza, Gizarte Segurantzako zerrenda 427 konpainiatan handitu baita. Azken hamabost urteetako kopururik hoberena da.

Autonomo kopuruari dagokionean, egonkor mantendu da maiatzean. 2008an baino 16.229 gutxiago daude, baina iaz baino 864 gehiago. Halaber, bigarren hiruhilekoz jarraian, behera egin du hartzekodunen konkurtsora jo duen enpresa kopuruak.

Confebaskek beharrezko jo du jarduera, lehiakortasuna eta enpresen finantziazioa sustatzen jarraitzea. "Hori izango da ikusten ari garen hobekuntza joerari eusteko modurik egokiena, krisitik ateratzen lagunduko digu, eta enplegu sortzen hasi ahalko gara".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.