Damaso Casado UGT-Euskadi sindikatuko idazkari nagusiak maiatzaren 21erako ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, EHNE eta Hiru sindikatuek deitu duten greba orokorrak batez ere langileak kaltetuko dituela adierazi du. Helburu finkorik gabeko greba dela uste du Casadok,izan ere, "langileak greban parte hartzen badute inongo bermerik jaso gabe soldata deskontatuko zaie”. Greba orokorrerako deia egin duten erakundeei “elkarrizketarako eta ezer hitzartzeko prest ez badaude” greba zertarako egin behar duten galdetu die.
UGT-Euskadirentzat greba deialdia "arduragabetasun" nabarmena da eta ez dago arrazoi logikorikgreba egiteko. Greba orokorraren deialdiaren atzean interes politikoak daudela gaineratu du.
Casadoren ustez, finantza krisiari aurre egiteko giltzarria sindikatuen, erakundeen eta enpresagizonen arteko elkarrizketa da.
UGT-Euskadik langileen eskubideen alde egiteko mobilizatzen eta lanean jarraituko duela nabarmendu du Casadok.
ekonomia
Maiatzaren 21eko grebak langileak kaltetuko dituela adierazi du UGT sindikatuak
Helburu finkorik gabeko greba dela uste du Damaso Casado sindikatuko idazkari orokorrrak. Greba deialdiaren atzean interes politikoak daudela gaineratu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu