ekoNOMIA

Maiatzean Hego Euskal Herrian 5.328 lagun gutxiago zeuden langabezian

Gaur eman ditu =ldatuak==http://www.tt.mtin.es/periodico/laboral/201006/mayo.pdf=l Espainiako Gobernuko Lan Ministerioak. Lau herrialdeetan jaitsi da lanik gabekoen kopurua. Iaztik, ordea, 14.768 pertsona gehiago daude beharrik gabe, eta gaur egun 171.144 lagun daude langabezian.

2010eko ekainaren 2a
18:12
Entzun
Apirilean bezala, maiatzean langabezia jaitsi egin da Hego Euskal Herrian, gaur Espainiako Gobernuko Lan Ministerioak emandako datuen arabera. Hain justu, apiril bukaerarekin alderatuta 5.328 lagun gutxiago zeuden lanik barik aurreko hilean, eta lau herrialdetan jaitsi zen langabezia: Araban 347 lagun gutxiago zeuden beharrik gabe, Bizkaian 2.879, Gipuzkoan 1.426 eta Nafarroan 676.

Datuak

Araba. Maiatzaren bukaeran 19.878 langabe (apiriletik -347, iazko maiatzetik +1.899).

Bizkaia. Maiatzaren bukaeran 70.830 langabe (apiriletik -2.879, iazko maiatzetik +5.675).

Gipuzkoa. Maiatzaren bukaeran 38.940 langabe (apiriletik -1.426, iazko maiatzetik +3.330).

Nafarroa. Maiatzaren bukaeran 41.496 langabe (apiriletik -676, iazko maiatzetik +3.864).

Hego Euskal Herria. Maiatzaren bukaeran 171.144 langabe (apiriletik -5.328, iazko maiatzetik +14.768).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.