Mailegu emaileak ez duela negoziatu nahi dio EHNEk
BILBO. Berangoko (Bizkaia) Kukullaga Goikoa baserriaren jabeak prest daude mailegu emaileari dirua bueltatzeko, bai utzitakoa, bai mailegua ez bueltatzeagatik pilatutako interesak. Mailegu emaileak, ordea, ez du baserriaren jabeekin negoziatu eta zorra kitatu nahi, Bizkaiko EHNEren arabera. Sindikatuak eskatu dio negozia dezala eta bertan behera utz dezala baserriarekin geratzeko asmoa. Baserriaren desjabetze prozesua hamabost egunez atzeratu zen herenegun.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu