Hileko datuak hartuta, Euriborra %1,421ean geratu da abuztuan eta, hala, duela bi urte abuztuan mailegua hartu zutenei igo egin zaie hipoteka -gaur urtebete Euriborra %1,334an zegoen-. Esaterako, 25 urterako 150.000 euroko mailegua duenak orain hilean sei euro gehiago ordaindu beharko ditu. Espainiako Estatistika Erakundeak dioenez, Hego Euskal Herriko biztanleek, batez beste, 160.000 euroko hipotekak dituzte, eta mailegua urtean behin berritzea izaten da ohikoena.
Hipoteka gehienak kalkulatzeko erreferentziatzat erabiltzen da Euribor indizea, eta 1999an jarri zuten martxan. Bankuek elkarri dirua uzteko erabiltzen duten interesa islatzen du.
2008an uztailean lortu zuen marka historikoa: %5,393. Azkeneko 22 hilabeteetan beherako joera izan du, eta maileguak merkatu egin dira, ondorioz.
ekoNOMIA
Maileguak berriro garestitu egin dira, ia bi urteren ostean
Euriborrak %1,421ean bukatu du abuztua. 25 urterako 150.000 euroko hipoteka daukanak orain hilean sei euro gehiago ordaindu beharko ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu