34.000 profesional baino gehiago bildu dira aurten Makina-erremintaren Biurtekoan, Barakaldon (Bizkaia), BEC Bilbao Exhibition Centre-n. Atzerriko profesionalean artean %9ko igoera izan da, eta Biurtekorako zituzten aurreikuspenak "gainditu" egin dituzte.
Hortaz, balorazio "positiboa" egin dute gaur goizean Bernabe Unda Eusko Jaurlaritzako Industria kontseilariak, Jose Ignacio Torrecilla AFM Advances Manufacturing Technologies elkarteko presidenteak eta Jose Miguel Corres BEC-eko kontseilari nagusiak.
Torrecillak nabarmendu du Biurtekoa "oinarri sendo bat sortzeko eta beharrezko suspertze baterako dinamizatzailea" izan dela. Sektoreko enpresarioen artean egindako inkesta batean arabera, %90ek uste dute aurtengoa aurrekoa "bezalakoa edo hobea" izan dela, eta %75ek pentsatzen dute Biurtekotik aurrera "hazi" egingo direla.
Guztira 1.171 enpresak erakutsi dituzte euren produktuak, 2010ean baino %7 gehiagok. 56 herrialdetako enpresak egon dira.
Undak azpimarratu du aurtengoak sektoreko enpresek "elkarlanerako" duten "ahalmena" erakutsi duela.