ENPRESAK

Malaysiako Akronn enpresa erosi du Itasak

Film silikonatuen Asiako merkatuan lekua hartu nahi du

Andoaingo Itasa enpresaren instalazioak. JON URBE / ARGAZKI PRESS
2016ko uztailaren 19a
13:53
Entzun

Paper eta film silikonatuak fabrikatzera dago bideratuta 1974. urtean sortu zen Itasa enpresa. Hainbat sektoretarako fabrikatzen du, hala nola, zinta autoitsaskorrak sortzeko, medikuntzaren sektorerako edo higienearen sektorerako. Itasaren inbertsio politikak emaitza onak izan ditu, izan ere, 2012. urtetik %40 igo da fakturazioa. 2016. urteko urtarrilean, bederatzi langile gehiago kontratatu zituen Andoaingo plantak eta 140 langile ditu orain. Iaz, 66 milioi euroko salmentak izan zituen, eta 2018. urtean, 80 milioi euroko fakturazioa gaindituko du. Enpresak ekoizten duenaren %80 baina gehiago Europa eta AEBetara esportatzen du.

Gaur egun, bi planta ditu Itasak, Andoainekoa eta Mexikokoa, eta Malaysiako Nilai herrian kokatutako Akronn enpresa erosi du. Inbertsio hori ekonomikoki Asia izaten ari den hazkundeagatik egin du, eta baita film silikonatuak merkatuan duen garrantziagatik. Izan ere, sakeleko telefonoen edo ordenagailuen antzeko produktuak fabrikatzeko erabiltzen da film silikonatua. Malaysiako plantan hemeretzi langile dituzte eta hurrengo urtean, hiru milioi dolarreko irabaziak izateko esperantza dute.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.