Bart gauean Marcelino Camacho CCOO sindikatuaren eta Izquierda Unida alderdiaren sortzaile eta presidente ohi izandakoa hil da Madrilen, 92 urte zituela. 1935. urtean PCE Espainiako alderdi komunistako kide egin zen, eta 1936 Gerran parte hartu zuen, Errepublikaren alde. Bere bizitzan zehar hainbat aldiz atxilotu zuten, eta Marokora eta Aljeriara egin zuen ihes. Gerran bezala, frankismoan eta frankismo ondorenean borroka politiko eta sindikalaren ikurretako bat izan zen Espainian.
PCEren zerrendan Espainiako parlamentari aukeratu zuten bi aldiz, 1977an eta 1979an, baina CCOOra itzultzeko utzi zuen kargua. Azken urteetan pentsioen alde, 35 orduko lan astearen alde eta Irakeko Gerraren aurkako manifestazioetan parte hartu zuen. Hil kapera CCOO sindikatuaren egoitzan jarriko dute gaur Madrilen, eta 14:30ean hilerri zibilean emango diote lur.
ekonoMIA
Marcelino Camacho hil da, 92 urte zituela, CCOOren sortzaileetakoa
1936 Gerran, frankismoan eta frankismo ondorenean borroka politiko eta sindikalaren ikurretako bat izan zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu