Lan gatazka

Maria Cristina Hotelaren eta langileen arteko bitartekaritza lana utzi egin duela jakinarazi du Odon Elorzak

Donostiako Maria Cristina Hotelaren eta hango langilleen arteko bitartekari izateari utzi diola jakinarazi du gaur Odon Elorza Donostiako alkateak. Joan den astean, gatazkan dauden bi aldeak hurbiltzeko "egin ahala guztiak" egin zituela adierazi du Elorzak, baina alde batean zein bestean borondate eskasa sumatu zuela, eta aurrerapausurik egin ezinean geratu dela. Lan gatazka horri irtenbide iluna ikusten diola erantsi du.

2003ko azaroaren 10a
13:54
Entzun
Elorzak esan duenez, "indar eta dedikazio osoz" jardun zuen joan den astean Maria Cristina Hoteleko zuzendaritzaren eta lanuztean diren langileen artean akordio bat bilatu nahian, baina "alde baten zein bestearen erruz" ezinezkoa izan zitzaiola agertu du. "Gainditu egin nau egoerak, ez dut borondaterik ikusten ez alde batean, ez betean. Jada ez dakit zer egin, eta bitartekaritza lana albo batera utzi dut", esandu Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.