Ekonomia

Mario Draghik %0,5ean utziko ditu interes tasak

Tasak mantentzearen alde egin du Europako Banku Zentralak, eurogunearen egoera ekonomikoak bultzatua.

Berria.info
2013ko abuztuaren 1a
18:11
Entzun


Europako Banku Zentraleko presidenteak, Mario Draghik, interes tasak %0,5ean utziko dituela esan du. Bestalde, Frankfurten egoitza duen banku zentralak egunero egiten dituen maileguengatik ordaindu beharreko tasak ere ez du aldaketarik izango eta %1ean geratuko dira. Aldaketarik ez egotea espero zuten aditu eta komunikabideek, batez ere eurogunearen  egoera ekonomikoa dela eta.

Azken datuetan, industria sektorearen ekoizpena neurtzen duen adierazleak gora egin du eta 2012ko urtarriletik lehenengoz 50 puntuak gainditu ditu. Gainera, urteko bigarren hiruhilekoan %0,2 igo da euroguneko ekonomia. Urteko hirugarren hiruhilekoan ere %0,2ko igoera espero du Europako Banku Zentraleko presidenteak.

Aintzat hartu behar da EBZren helburu nagusia prezioen egonkortasuna mantentzea dela, eta inflazioa kontrolpean jarraitzen duen bitartean, litekeena da EBZk diru politika ez aldatzea. Aditu gehienek aurreikusten dute %0,5ean utziko dituela tasak luzaroan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.