Kutxabankek ia 3,3 milioi euro banatu ditu bere goi arduradunen artean. Horietatik 1,49 milioi euro dagozkie administrazio kontseiluko kideei. Horietatik ia milioi bat hiru kutxetako buruen artean banatu zuten: 515.000 euro irabazi Kutxabankeko eta BBK-ko lehendakari Mario Fernandezentzat, 317.000 euro Kutxabankeko lehendakariorde eta Kutxako presidentearentzat, eta 137.000 euro Carlos Zapatero Vitaleko lehendakari izandakoarentzat. Aurten soldata %10 jaitsiko du Fernandezek, eta 463.000 euro kobratuko ditu.
Administrazio kontseiluan eseritzen ez diren beste bost buruzagiek 1,8 milioi sakelaratuko dituzte.