Ekonomia

Mario Fernandezek ez du baztertzen Kutxabank burtsaratzea

Kutxabankeko presidentearentzat, bost urte barru, kutxek %30eko kontrola soilik izango dute erakundean.

Miren Garate.
2014ko otsailaren 21a
12:46
Entzun

Legez egin beharreko berregituraketa prozesuaren baitan, Mario Fernandezek ez du aurreikusten Kutxabank burtsara ateratzerik. Alabaina, esan du "ergelkeria" litzatekeela hasieratik baztertzea.

Deustuko Unibertsitatetak antolatutako hitzaldian, banku fundazioen legea izan du hizpide Fernandezek. Lege horrek dio bost urte barru aurrezki kutxek ezingo dutela banku bateko akzioen erdia baino gehiago izan. Kutxabanki zuzenean eragiten dio neurriak, gaur egun, akzioen %100 kontrolatzen baitituzte kutxek. "Ez da iritzi kontua. Legea bete egin behar dugu, eta bost urte dauzkagu gauzak ondo egiteko", azaldu du. Ondo egite horren baitan sartu du gizarte ekintza mantentzea.

Kutxabankeko presidentearentzat, bost urte barru, kutxetatik sortutako banku fundazioek %30eko kontrola izango dute Kutxabanken, eta gainerako %70 "kapital fluxuek" osatuko dute. Nabarmen du auzi honetan errugabeak ari direla zigorra ordaintzen, Europak baldintza berberak ezarri dituelako "gaizki" jokatu zuten aurrezki kutxentzat nahiz "profesionaltasunen eta ondradu jokatu genuenontzat".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.