Marka guztiak hautsi ditu Europako langabezia tasak
BRUSELA. Hilabetez hilabete handituz doa Europako langabezia tasa. Otsailean, batez beste %10,8koa zen euroa darabilten herrialdeetan, eta batez beste %10,2koa Europako Batasuneko 27 herrialdeetan. Guztien buruan Espainia zegoen, %23,6ko langabezia tasarekin. Amadeu Altafaj Europako ekonomia gaietako komisarioak nabarmendu du datuak kezkagarriak direla, azken 1999az geroztik larrienak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu