Martxa antikapitalista egingo dute bihar Iruñean
IRUÑEA. Herria Abian plataformak, Iruñeko Gazteluko Plazatik hasita, protesta egin du bihar. Besteak beste, BBVA, Santander, CANeta La Caixaren egoitzetatik pasatuko dira, oro har finantza erakundeen «izaera mafiosoa» salatzeko. Gogoan hartu dute milaka milioi euro irabazi dituztela, eta, gainera, egoerak okerrera eginez gero PSOEko gobernuak dirua emango diela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu