Martxoan %0,9 garestitu dira prezioak Hegoaldean

Erredakzioa
2005eko apirilaren 14a
00:00
Entzun
KPI beherapenetan baino ez da murrizten ia. Martxoan %0,9 igo ziren salneurriak Hego Euskal Herrian, eta urte arteko garestitzea %3,4ra iritsi zen. Urtarriletik aurrera, ostera, %0,2 igo ziren prezioak.

2004ko martxotik Araban garestitu ziren gehien salneurriak; %3,6 zehazki. Nafarroan %3,5 igo zen KPI, eta Araban eta Gipuzkoan %3,4 eta %3,1, hurrenez hurren. Nafarroan baino ez ziren murriztu prezioak urte hasieratik. Jantziak, oinetakoak eta garraioa garestitu ziren gehien. Komunikazioak eta medikuntza merkatu egin ziren.%3tik gora haziko ez diren soldatek erosketa ahalmena ez dutela bermatuko ohartu zuen LABek. Enpresa mozkinak iaz %21,7 hazi zirela gogoratu zuen, halaber. Zentzu berean, «bizitzea gero eta garestiagoa» dela ohartu zuen Euskadiko UGTk.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.