Espainiako Gobernuko Lan Ministerioak gaur emandako datuen arabera, martxoan langabeziak gora egin zuen Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan: 6.369 lagun gehiago zeuden lanik barik (Araban 736, Bizkaian 2.989, Gipuzkoan 1.712, Nafarroan 932).
Orain Hego Euskal Herrian 159.401 pertsona daude langabezian, iaz garai hauetan baino 53.227 gehiago. 159.401 horietatik Arabakoak 18.242 dira, Bizkaikoak 66.501, Gipuzkoakoak 36.347, Nafarroakoak 38.311.
Krisi ekonomikoan administrazio publikoak eta enpresak langileen kontrako neurriak hartzen ari direlakoan, ELA, LAB, ESK, EILAS, EHNE eta Hiru sindikatuek Hego Euskal Herrirako greba orokorra deitu dute maiatzaren 21erako. Asteartean iragarri zuten neurria.
Espainiako Estatuan martxoan aurreko hilean baino 123.543 lagun gehiago zeuden beharrik barik, eta orain 3.605.402 daude (%15,5).
EkoNOMIA
Martxoan 6.369 lagun gehiago zeuden langabezian Hego Euskal Herrian
Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan orain 159.401 pertsona daude beharrik barik, iaz garaiotan baino 53.227 gehiago.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu