Martxoaren 29ko greba orokorrarekin bat egin du Amaiur koalizioak

2012ko martxoaren 20a
00:00
Entzun
Amaiurrek martxoaren 29an greba egitera eta murrizketen kontra kalera ateratzera deitu ditu euskal herritarrak, bai eta beste eredu bateko gizartea eraikitzeko subiranotasun politiko eta ekonomikoa aldarrikatzera ere. Atzo Iruñean egindako agerraldian Rafa Larreina koalizioak Espainiako Kongresuan duen diputatuak azaldu zuenez, Amaiurreko ordezkariek greba eguneko mobilizazioetan aktiboki parte hartuko dute, lan erreformak azken 50 urteetan egindako konkista sozialak bertan behera uzteko helburu bakarra duelako. Haren irudiko, zerbitzu publikoak eta gizarte prestazioak bukatzea da Espainiako Gobernuaren asmoa, «sektore pribatua indartzeko». Finantza erreforma ere kritikatu zuen, aberats eta pobreen arteko aldea handituko duelako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.