LANGABEZIA

Martxotik ekainera, langabezia tasa %7tik %5,9ra jaitsi da EAEn

Bizkaian 9.000 lagunek utzi dute lan merkatua, emakumeak ia guztiak

Erredakzioa
DONOSTIA
2005eko uztailaren 16a
00:00
Entzun
Emaitza gazi-gozoak utzi ditu Eustatek egiten duenbiztanleriaren jarduerari buruzko azken inkestak. Alde batetik, langabezia nabarmen jaitsi da Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan aurtengo martxotik ekainera bitartean%7tik %5,9ra, baina jaitsiera hori biztanleria aktiboaren beherakada handiari zor dio.

Izan ere, Eustatek dio urteko lehen hiruhilekoan baino 12.000 langabe gutxiago zeudela bigarrenean. Baina, tarte berean, lan egiteari edo lana bilatzeari utzi diote 17.800 lagunek (%1ek). Jarduera tasa %54,3ra jaitsi da: %64,8 gizonezkoena eta %44,4 emakumeena. Hortaz, langabeak ez ezik, landunak ere nabarmen gutxitu dira, 5.900 hain zuzen ere. Jaitsiera hori oso-osorik zor zaio Bizkaiari; lurralde horretan 9.000 lagun gutxiago zeuden lanean, 3.000 gehiago Gipuzkoan eta ehun gehiago Araban. Emakumeek dira lan egiteari utzi dioten gehienak: 6.200 gutxiago ari dira lanean, eta 200 gizon gehiago. Sektoreka, enplegua gutxitu egin da zerbitzuetan (-6.500) eta nekazaritzan (-2.300) eta handitu industrian (+1.000) eta eraikuntzan (+1.900). Etxebizitzen %62,3an aktibo guztiak okupatuak daude. 12.100 etxetan, berriz, guztiak langabezian ziren; aurreko hiruhilekoan baino 3.800 gutxiago eta iaz baino 7.100 gutxiago.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.