sutea

Martzillako Indusal enpresaren pabiloi nagusia erre du sute batek

Bart gauean piztu da sua Nafarroako arropa garbitegi horretan; langileak ez dira zauritu.

Indusalen pabiloi nagusia. NAFARROAKO GOBERNUA
2015eko azaroaren 20a
10:59
Entzun

Goizaldeko ordu biak aldera piztu da sua. Lehen ikerketen arabera, lehorgailu batean tenperatura oso altuan lehortu duten arropak eragin du sua. Izan ere, lehorgailutik kanpora atera egin da sutan zegoen arropa; gas hodia ukitu, eta sutea pabiloi osora zabaldu da. 

Lodosa, Tafalla eta Azkoiengo suhiltzaileak bertaratu direnerako, jada sua oso zabaldua zegoen, eta ezin izan dute pabiloi nagusia kiskaltzea eragotzi. Biltegiak su har zezan ahalegindu dira suhiltzaileak.

Bestalde, Galdakaoko beste pabiloi batean ere sutea izan da gauean. Ertzainek eta suhiltzaileek laster hartu dute mendean, eta ez du kalte handirik eragin. Sutea akats elektriko batek sortu duela uste dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.