Artur Mas Kataluniako Generalitateko presidenteak ez du parte hartuko Kataluniaren independentziaren aldeko manifestazioan Kataluniako Aberri Egunean, irailaren 11n. Masek ekitaldi instituzionaletan bakarrik parte hartuko du. Bartzelonako manifestazioan parte hartu ahal izango dute gobernuko kontseilariek, eta bostek baieztatu dute han izango direla. Francesc Homs Generalitateko bozeramaileak herritarrei parte hartzeko eskatu die, «Raxoiri presio egiteko, itun fiskalaren alde».
Manifestazioa ANC Kataluniako Batzorde Nazionalak antolatu du, Katalunia, Europako estatu berria lelopean. CiUren barruan, kontseilari batzuek Masek parte hartzearen alde egin dute. Joan Trias Bartzelonako alkateak (CDC) esan du «oso litekeena» dela bera manifestaziora joatea.
Mas ez da joango manifestaziora irailaren 11n, baina kontseilari batzuk, bai
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu