Lan istripua

Mekanikari bat hil da Oronozen, lan istripuan

N-121-A errepidean gertatu zen ezbeharra, atzo. Langileari gainera erori zitzaion konpontzen ari zen kamioia.

2014ko abuztuaren 24a
09:09
Entzun

Ezbeharra atzo arratsaldeko 17:04an gertatu zen, eta segurtasun indarrak gertatutakoa ikertzen ari dira. Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, mekanikaria N-121-A errepideko 39. kilometroan dagoen atsedenlekura joana zen, kamioi bat konpontzeko. Baina lanean ari zela ibilgailuari eusten zion tresnak huts egin zuen, eta gainera erori zitzaion.

Berehala agertu ziren suhiltzaileak eta anbulantzia bat, baina langilea berehala hil zen. Nafarroako Foru Polizia gertatutakoa ikertzen ari da. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.