Batzu dohainik lanean, besteak errekuperazio egun bat pausaturik edo besta egun normal batean, Gizarte segurantzari beren lan orenik eman behar ez dutelako, eta azkenak greban.
Zerratuak egon dira, Baionako Leclerc saltegia edo Mattin Megadenda, zein Euskal Irratiak. Hendaiako eta Bokaleko Herriko etxeak, Ofizialeen Ganbera, Kontseilu Nagusiko hautetsiak ere ez ziren lanean. Baionako posta eta hospitalea gutiengo langilego batekin aritu dira. Dassault, Turbomeca, Lafaiette Galerietan, Castoraman greban egon dira.
Ikastetxeei dohakienez, Pirinio Atlantikoetako Ikuskaritza Akademikoaren arabera, ikasle guti hurbildu da, usaiakoa baino %20 eta %30 gutiago. Erran beharra da nahita azterketa batzuk gaur jarri dituztela,ikasleen presentzia segurtatzeko.
Mendekoste eguna
Mendekoste egunean ez dute denek lan egin, greba eta jai egin dutenak asko izan dira
Espero zen bezala, festa egunen usaina hartu du mendekoste astelehenak, Ipar Euskal Herrian. Lehen elkartasun eguna izan da, adineko eta ahalmen urrikoen aldeko eguna. CGT, CFTC, FO, UNSA, FSU, CFDT sindikatuek deituta greba egin dute hainbat langilek. Beste hainbatk jai eguna egin dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu