CCOO eta UGT pentsioen erreforma saltzen ari dira. Pentsioen erreforman lortu dituzten aldaketak. Lan horretan Bilbon izan zen atzo Candido Mendez Espainiako UGTko idazkari nagusia. Mendezen esanetan, «historikoak» dira erreformaren bi puntu: bata, gazteen ikerketa eta prestakuntza epea kotizazioetan aintzat hartzea; bestea, haurrak zaintzeko lana utziz gero kotizatu egingo dela. Baina, Mendezen iritziz, CCOOren eta UGTren ekarpena ez da bi puntu horietan bakarrik geratu. Nabarmendu zuen Espainiako Gobernuaren hasierako asmoak «errotik zuzendu» dituztela.
Joan den astean Angela Merkel Alemaniako kantzilerrak soldatak produktibitatearen araberaeguneratzeko proposamena egin zuen, ez prezioen igoeraren arabera. Mendezek atzo Bilbon berretsi egin zuen neurri horren kontra daudela. Espainiaren eta Alemaniaren egoera ezin direla alderatu ohartarazi zuen: «Alemaniaren ekoizpen azpiegitura eta Espainiarena ezi dira alderatu. Izan ere, Alemania enpresa handi ugari dauzka, eta sektore industrial indartsu baten jabe da». Hori dela eta, egungo sistema babesten jarraituko duela azpimarratu zuen UGTko idazkari nagusiak.
Damaso Casado Euskadiko UGTko idazkari nagusiak ere hitz egin zuen bileraren ostean. Negoziazio kolektiboaren egoera konplikatua dela esan zuen. Izan ere, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 123 lan itunetatik 97k beren indarraldia bete dute. 200.000 langiletik gora daude lan hitzarmena berritu gabe lanean.
Mendezek historikotzat jo ditu pentsioen erreformaren zenbait puntu
Sindikatuek Espainiako Gobernuaren egitasmoa «errotik» aldatu dutela esan du UGTko idazkari nagusiak Bilbon
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu