Mercadonak saltokiak irekiko ditu Nafarroan

2011ko abenduaren 29a
00:00
Entzun
IRUÑEA. Hurrengo bost urteetan hogei saltoki jarri nahi ditu Mercadonak Nafarroan, lehena 2013an. Supermerkatu kateak akordioa lortu du Nafarroako Gobernuarekin. Tarte horretan 40 milioi euroko inbertsioa egingo duela azaldu du enpresak, eta 800 lanpostu zuzen sortuko dituela. Horrez gain, herrialdeko janari eta zerbitzu ekoizleei urtean 120 milioi euroko erosketak egingo dizkiela agindu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.