Mercedesek 2.600 milioi euro galdu zituen 2009an
STUTTGART. Uste baino emaitza okerragoak izan zituen iazDaimlerrek. Mercedes eta Smart autoen eta kamioien salmentak %25 jaitsi ziren, eta 2.600 milioi galdu zituen. Lehen aldia da azken bederatzi urteotan Daimlerrek dirua galdu duela. 2008an, esaterako, 1.410 milioi irabazi zituen. Akziodunei dibidendoa ez ematea erabaki du Stuttgarteko autogileak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu