Volker Mornhinweg, Mercedes-Benz Vans enpresako nagusiak adierazi du Gasteizko plantari emango diola VS20 furgonetaren egitasmo berria. Horrekin mila milioi euro inbertituko ditu Arabako lantokian eta, bertan datozen bi urteetan urtero ehun mila VS20 ibilgailutik gora egiten badituzte, 300 lanpostu sortuko dira. Vito eta Viano furgoneten ondorengo eredua izango da VS20.
Mercedes-Benz Vansko eta Gasteizko lantokiko zuzendaritzek euskal gizarteari eta erakundeei eskerrak eman dizkiete enpresako lan itun berriaren negoziazioan "babesa" emateagatik. "Langile denak" —ituna berresteagatik— eta UGT, CCOO, USO eta Ekintza sindikatuak —eurek lortu zuten akordioa zuzendaritzarekin— ere eskertu dituzte.
Enpresak berretsi du Gasteizko plantak 2024ra arte lana ziurtatua duela. "Beraz, euskal eta Arabako ekonomien motor izaten jarraituko du".