Ekonomia

Merkantzien trafikoa %17,5 jaitsi da Bilboko Portuan

Urtarrila eta ekaina bitartean 1.479 ontzi sartu ziren, lehengo urtean baino 362 gutxiago.

2009ko uztailaren 24a
17:05
Entzun
Bilboko Portuko merkantzien trafikoak %17,5 egin du behera aurtengo lehen hiruhilekoan, iazko epe berarekin alderatuta. Portuko zuzendaritzak jakinarazi duenez, krisiak gehiago eragin dio inportazioei esportazioei baino. Batez ere, zama lehorrek egin dute behera, edukiontzietan eramaten direnek; %35 jaitsi dira. Zama likidoak %6 jaitsi dira.

Urtarrila eta ekaina bitartean 1.479 ontzi sartu ziren Bilboko Portuan, lehengo urteko epe berean baino 362 gutxiago. Horrez gain, petroleoak jarraitzen du izaten bertako trafiko nagusia, eta gora egin duela jakinarazi dute arduradunek.

Merkatuei dagokionez, Atlantikoko Europa da merkantzien jatorri eta helmuga nagusia, baina %24 jaitsi da. Asiako Indikoko eremuak jarraitzen dio eta hori %19 igo da. Azkenik, Amerikara doazen ontzi kopuruak ere behera egin duela adierazi dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.