Azken hilabeteotan, ELAk eta LABek Jai egunetan, denok jai! kanpaina bateratua egin dute Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako merkataritza gune handietan, igande eta jaiegun guztietan dendak itxita egotea exijitzeko. Atzo arratsaldean bukatu zuten protestaldia, Bilboko Zubiarten, Gasteizko Gorbeia eta Irungo Txingudin (irudian). Jaso dituzten erantzunak aztertuko dituzte orain sindikatuek, eta beharrezko ikusten badute, mobilizazio gehiago egingo dituzte aurrerago. ANDONI CANELLADA / A.PRESS
MERKATARITZA. Kanpaina amaituta, emaitzen zain
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu