CCOO-Euskadik uztailaren 3rako merkataritzan deitu zuen lanuzteari eusteko asmoa du. Ekainaren 14koa, aldiz, bertan behera uztea erabaki du, Bizkaia eta Gipuzkoako merkataritza ganberek aurten saltokiak bi jai-egunetan zabaltzeko lortu zuten akordioa bertan behera geratu ondotik. CCOOren irudiko, ekainaren 14ko grebaren helburua aurten jai egunik ez zabaltzea lortzea zen eta hori dagoeneko lortu dute.
Saltokiak irekitzeko uztailaren 3an eta abenduaren 4a ziren aukeratutako egunak. CCOOren aburuz, beharrezkoa da uztaileko lanuzteari eustea, kontrolik gabeko saltokiren batek ateak irekitzeko tentaldirik izan ez dezan.
MERKATARITZA. Uztailaren 3rako merkataritzan deiturik duen grebari eutsiko dio CCOOk
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu