Eusko Jaurlaritzak %60 gehituko ditu aurten merkataritza sektorearen lehiakortasuna eta jarduera hobetzeko diru laguntzak. Hamar programatan banatuko ditu laguntza horiek. Horien artean daude, negozio eredu berriak babesteko eta enpresa transmisioa sustatzeko programak eta elektronika, informazio eta komunikazio teknologiak ezartzen laguntzeko +Digital@ programa.
2014-2016 urteetarako Euskal Merkataritza Plana aurkeztu dute Merkataritza eta Turismoko sailburuorde Itziar Epalzak, Merkataritzako zuzendari Jon Zaratek eta Ikusmer Merkataritzaren Behatokiko Itziar Ruizek. Hiru ardatz nagusi ditu: txikizkako merkataritzaren lehiakortasuna hobetzea; merkataritza jarduera bultzatzea; eta erakundeen eta kudeaketaren esparruak optimizatzea.