Ekonomia

Merkealdian ez dituzte emaitza onak lortu, eta "oso larri" daude Arabako denda txikiak

Arabako Merkataritza Federazioaren arabera, denden erdiek iaz baino gutxiago saldu dute merkealdian.

Berria.info
2013ko abuztuaren 29a
13:17
Entzun

Arabako denda txikiek udako merkealdietan zuten esperantza jarria, udaberriko kanpaina "motelari" buelta emateko. Bada, larunbatean amaitzen dira merkealdiak, eta Arabako Merkataritza Federazioaren datuen arabera, denden salmentak ez dira onak izan. Galdetutako denden erdiek esan die iaz epe berean baino gutxiago saldu dutela, beste erdiek, berriz, salmentei eutsi ahal izan arren, irabaziak gutxitu egin direla.

Federazioak adierazi duenez, sektorearen egoera "oso kezkagarria" da, eta "etsigarria" ere bai zenbait kasutan: "Kontsumoa bultzatzeko neurriak hartzen ez badira urte dramatiko baten aurrean gaude".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.