Angela Merkel Alemaniako kantzillerra bere herrialdean gutxieneko soldata jartzearen kontra azaldu da. Gobernuko bazkide sozialdemokratek eskakizun hori egin diote eta Merkelek esan du, onartzekotan, sektore batzuetarako baino ez lukeela onartuko. Astelehenean bilduko dira bi bazkideak.
Europan hogei herrialdek baino gehiagok daukate gutxieneko soldata ezarria, "baina horrek ez du esan nahi Alemaniarako tresna egokia denik", adierazi du kantzillerrak.
Ekonomia
Merkel gutxieneko soldata ezartzearen kontra
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu