Angela Merkel Alemaniako kantzillerrak eta Nicolas Sarkozy Frantziako Gobernuko presidenteak jakinarazi dute EB Europako Batasuneko itun fiskalari buruzko negoziazioan "aurrerapenak" lortu dituztela eta elkarrizketak "erritmo onean" doazela.
EBk hilaren 30ean ezohiko bilkura egingo du, eta Merkelek adierazi du balitekeela ordurako egotea akordioa.
Bientzat "lehentasunak hazkundea eta enplegua" dira, eurek azaldu dutenez, eta ezinbestekotzat jo dute Alemaniaren eta Frantziaren arteko adostasuna. "Bion akordiorik gabe Europak ez du etorkizunik izango", esan du Sarkozyk.
Berlinen gaur bilera egin dute bi agintariek.