ekonomia

Merkelek ez du nahi euroari buruzko erabakiak EB osoak hartzerik

"Bestela, Europak ez du aurrera egiten", esan du Alemaniako kantzillerrak gaur. Europako Batasuneko 27 herrialdeetatik 17k erabiltzen dute euroa.

2012ko urriaren 18a
10:43
Entzun

Angela Merkel Alemaniako kantzillerrak esan du euroari buruzko kontuak euroa darabilten herrialdeek hartu behar dituztela —hamazazpik—, eta ez Europako Batasuneko guztiek —27tik—. "Bestela, Europak ez du aurrera egiten", esan du Merkelek gaur, Alemaniako Parlamentuan.

Euroa duten herrialdeak Alemania, Austria, Belgika, Zipre, Eslovakia, Eslovenia, Espainiako Estatua, Estonia, Finlandia, Frantziako Errepublika, Grezia, Irlanda, Italia, Luxenburgo, Malta, Herbehereak eta Portugal dira.

Euroa ez duten EBko beste herrialdeak: Bulgaria, Danimarka, Letonia, Lituania, Hungaria, Polonia, Txekia, Erresuma Batua, Errumania eta Suedia.

Europako Batzordeak gaur eta bihar batzar bat egingo du Alemanian. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.